XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai, bai. Noski.

- Laster aldatuko naiz.

Hain zuzen ere, datorren igandean estrenatuko dut Les Acacias izeneko neure bizileku berria.

Hori dela bide jai txiki bat antolatu dut.

Dantza eta txanpaña pixka bat izango dugu, eta nire adiskide batzu etorriko dira.

Gehienak beren emazteekin etorriko dira; nire garaiko lagunak ni baino sendiberago gertatu baitira....

Gazteago batzu ere etorriko dira, beren andregaiekin edo laguntsekin.

Hogeitamar bat bilduko gara guztira.

Zergatik ez zatoz zu ere? Ni bakarrik nago.

Ideiek ikaragarrizko zurrunbiloan jarraitzen zioten elkarri Elsa-ren irudimenean: honek badaki dena, bestela ezin da hau konprenitu... dena baldin badaki, gisakoa da nik baietz esatea....

De Riemaker lege-gizonak lehengoan esan zidanez, dibortzioa legez osatu artean, kontuz ibili behar dut eragozpenik ez sortzeko, eta aitzekiarik Luc-i doharik ez eskaintzeko... hogeitamar baldin bagaude, ordea, zer axola duke?....

- De Rijke jaunak moztu zuen Vanhamme-k maiteegi zaitu zutzaz hitzegiteko aukera gertatzen zaionean bururaino ez baliatzeko.

Dena kondatu zidan.

Baita bera nola gelditu zen alargun! Horregatik ausartu natzaizu gomita hau egiten.

Azken zalantzak bapatean suntsitu ziren Elsa-rengan.

Zergatik ez, egia esateko? Katea bat sortzen hasia somatzen zuen: Luc mendekatzeko Jean Vanden Broeck; honekiko saminak gozatzeko, Antoine Vanhamme....

Ez pentsatu zuen.

Joan bai, joango naiz; baina haseran bertan moztuko dut edozein gauza.

Zin dagit.

Burubidea nagusi.

- Bai.

Joango naiz.

Nola eta nora joango, ordea?.

- Neuk jasoko zaitut zeure etxean.

- Ez.

Nire etxean ez, otoi.

Etxetik ez urrun bai, atseginez.

Nahiago dut.

Igandeko bostetan Pampacirc;querettes eta Azalées kaleetako izkinan egongo zen zai Elsa, zuhaitzen aldetik.

Hau izan zen adia.

Trenaren gaineko zubitxoa pasa, beraz, eta hantxe, segituan, Josaphat-en ertzean.

- Igandera arte.